XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AIHERRA

Ezkontza

Iragan larunbatean ezkontzako sakramenduaz elgarretaratu dira Beskoitzeko elizan, Jean-Rene Dithurbide Jeloseko semea eta Sylvie Duhau, Beskoitzeko neska xarmanta.

Hau ez dugu hain arrotza Aiherran, ezen ama Aihertarra baitu.

Elizkizunak Beskoitzen iragan dira eta ezteietako afaria Auxotean, giro hoberenean.

Familia gazte hau Angelun kokatzen zauku, ezen Jean-Renek kosta alde hortan baitu bere lana.

Gure goresmenak espos berriei eta hauen familieri; bizi luze eta uros bat desiratzen diotegu.

Ohoretan

Maiatzaren 3ean Ahurtin iragaiten zen gerlari eta presoner ohien urteko biltzarra.

Biltzarre hortan gure herritar Jakobe Garra Etxartekoa saristatua izan da Mérite Fédéral deitu medailaz.

Gure goresmenak Jakobe.

Gure Eriak

Duela 10 bat egun Aña Martinon Haritzarteko amatxia operatua izan da Baionako Laffargue eritegian.

Biziki polliki doa eta desiratzen diogu laster etxeratzea ongi sendaturik.

Primaderako Besta

Helduden larunbatean eta igandean iraganen da Aiherran Primaderako Besta, zoina moldatua baita gure herriko bestetaz arduratzen den batasunak.

Huna zertsu izanen den.

- Larunbat aratsean trinketean 10ak eterditan dantzaldia Akelarre talde paregabearekin.

- Igande aratsean 4 orenetan Birletako zoingehiagoka Auxotean.

Larunbat aratsean eta igande eguardi eta aratsean, gure herriko ostatuetan izanen da jateko manera, zointan zerbitzatuak izanen baitira, bertzeak bertze, aingirak ahotik ezin utziak.

Heldu den larunbatean eta igandean denak gomit zirezte Aiherrarat, gure gaztek eginen dautzuete ongi etorri hoberena.

Herritarra